1
12-14 edo 15-17 urte bitarteko gutxienez 2 eta gehienez 4 pertsonaz osatutako taldea osatu ezazu.
2
Aiton/amonen errezeta batean oinarrituz, errezeta berria idatzi. Egindako aldaketak arrazoitu beharko dituzue.
3
2 minututik 4 minutura arteko bideo bat grabatu euskaraz. Jatorriz, zergatia, errezetaren pausoak, erabilitako produktu/tresneria eta platera amaitua azalduaz.
4
Behekaldean dagoen "igo zuen bideoa" atalean izango duzue aukera bideoa igotzeko, 2019ko ekainaren 3a bitartean.
Lurralde bakoitzeko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) bideo bat aukeratuko da modalitate bakoitzeko (12-14 eta 15-17 urte bitartekoak). Guztira 6 talde aukeratuko dira. Talde aukeratuek beraien errezetak aurkeztuko dituzte 3 epailez osatutako epaimahai batetan. Horretarako, talde bakoitzak Basque Culinary Centerren bere errezetak burutu beharko ditu bideoan aurkeztutako moduan.
Amaiera emateko, aukeratuentzat eta beraien gonbidatuentzat sari banaketa ekitaldia izango da. Modalitate bakoitzeko talde saritu bat egongo da. Gonbidatuak partaideen familia-kideak izango dira, talde bakoitzak 4 gonbidapenekin.
SARIA: Irabazleentzako "Culinary Camp" 2019 Kanpamendu Gastronomiko Internazionaletan parte hartzea. Uztailaren 1etik 10era.
Lehiaketaren inguruan edozein zalantza izanez gero edota arazo teknikoren bat izanez gero, idatziguzu e-posta bat eta ahal bezain pronto lagunduko dizugu: club@bculinary.com