Basque Culinary Centerrek eta Ausolanek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 7. edizioa jarri dute abian
7. edizioa
Sukaldean Sortzaile
Lehiaketa
Basque Culinary Center-ek eta Ausolan-ek gazteentzako sukaldaritza-lehiaketaren 7. edizioa jarri dute abian, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko.
Helburua da 12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2014, 2013, 2012 eta 2011) eta 15-17 urte (Jaiotze urteak 2010, 2009 y 2008) arteko gazteek plater berriak sortzea da, aitona-amonen errezetetan inspiratuz eta bere eginez.
Horrela, generazio desberdinen harremanak, sormena eta berrikuntza landuko dira, kultura gastronomikoa sustatuz eta teknologia berrien bidez.
Nola parte hartu
1
Taldea osatu
Osatu taldea. Taldeek 2 – 3 kide izan beharko dituzte.
Bi adin-modalitate:
12-14 urte (Jaiotze URTEAK 2014, 2013, 2012 eta 2011) eta 15-17 urte (Jaiotze URTEAK 2010, 2009 eta 2008).
2
Errezeta berridatzi
Aiton/amonen errezeta batean oinarrituz, errezeta berria idatzi. Egindako aldaketak arrazoitu beharko dituzue.
3
Bideoa grabatu
Errezeta bideo labur batean grabatu beharko duzue (gutxienez 2 minutu eta gehienez 3 minutu). Bidalketan, honako hauek azaldu beharko dituzue: errezetaren jatorria, zergatik aukeratu duten, errezeta egiteko eman beharreko pausoak eta beharrezkoak diren tresnak, eta platera amaituta aurkeztu beharko duzue. Bideoarekin batera, errezeta ere bidali beharko duzue.
4
Bideoa igo
Sukaldeansortzaile.com webgunean, behean dagoen “Igo zuen bideoa” atalean, bideoa igo dezakezue.
Bideoa YouTuben sortutako kanal batean jarri beharko da.
Bideoa eskegitzeko eta errezetak bidaltzeko epea 2025eko azaroaren 9an amaituko da.